Blogari hasiera emateko, bullying-a zer den azalduko dut. Egia da, gaur egun bullying-a oso famatua dela gizarte mailan baina gerta daiteke, norbaitek oso klaru ez izatea edo bere osotasunean zer den ez jakitea ondorioz, hemen duzue eskola jazarpenaren definizioa. Ulert erraza izatea espero dut.
Eskola jazarpena, ikasle batek bere eskolan beste ikasle-talde eskutik jasaten duen eraso-egoera jarraitua da. Erasotuak gutxiespenak, irainak, txantxak, kolpeak eta bestelako eraso fisiko eta psikologikoak pairatzen ditu eskola jazarpenean, erasotzaileen botereari edo indarrari aurre egin ezinik eta azkenik erasotua mendekotasun-egoera batera eramanez. Eskola jazarpenaren ondorioak larriak dira biktimentzat: stressa, estuasuna, beldurra eta depresioa ere jasaten dituzte eta kasu batzuetan biktimak suizidiora ere heldu dira. Eskola jazarpena betidanik gertatu bada ere, Dan Olweus norvegiar irakaslea hasi zen arazoa aztertzen 1970eko hamarkadan eta geroztik kezka bereiza sortu du hezitzaileen artean eta baita gizartean ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario