Pertsona bat beste batengandik erasotua izan bada, bullying-a jasan duela esaten dugu. Gehiengoek badakite hitz honen esanahia. Baina ba ahal dakite bullying mota ezberdinak daudela? Nik behintza ez dut oraintxu arte jakin beraz, hemen usten dizkizuet aurkitu ditudan mota desberdinak.
Iñaki Piñuel y Zabala eta Araceli Oñate irakasleek, zortzi eskola jazarpen deskribatu dituzte baita, horietako bakoitzaren portzentajeak zeintzuk diren kalkulatu.
1.Blokeo soziala ( % 29,3)
2.Zirikatzea ( % 20,9)
3.Manipulazioa (% 19,9 )
4.Indarkeria ( % 17,4)
5.Baztertze soziala ( % 16)
6.Larderia ( % 14,2)
7.Erasoa ( % 13)
8.Mehatxua (% 9,1)
1.Blokeo soziala:
Kasu honetan, erasoa jasotzen duena sozialki blokeatzea da bilatzen duena. Baztertze soziala da beraien helburua.
Taldean jolasteari uko egin, besteekin hitz egitea debekatu… dira adibide argiak.
Talde honetan sartuko genuke baita ere, erasotuak negar egin dezan erasotzaileek eginiko irainak. Jarrera honen bidez, haurra sozialki aurkeztua izango da norbanako ahul, negarti, duin, inozo… bezala. Haurrari negar egin araztea, sozialki bakartzea ekarriko lukemecanismo de chivo expiatorioizenez ere ezagutua.
Eskola jazarpen mota guztietatik hau da aurre egiteko sailena dena. Izan ere, ikusteko oso saila den jokabidea du eta ez ditu ageriko frogarik usten. Haurrak, inork ez nahi duela berarekin egon, hitz egin edo jolastu da esan ahal duen gauza bakarra. Gainontzekoek baina, hori entzutean ez dute bullying jokabidetzat hartzen.
2.Zirikatzea:
Hau izaten da ohikoena. Irainak eta moteak dira gehienbat erabiltzen direnak. Hala ere, ezin ditugu alde batera utzi jendaurreko mespretxuak, akats fisikoak agerian ustea…
3.Manipulazio soziala:
Hemen sartuko genituzke, haurraren irudi soziala desitxuratzeko jarrerak. Honekin, erasotuaren irudi negatiboa bilatzen da. Erasotuak esaten edo egiten duen guztiarengatik edo esaten edo egiten ez duenarengatik iraindua izango da. Egiten duena egiten duela bere aurka erabiltzeko aproposa izango da.
4.Indarkeria:
Erasotuak bere borondatearen aurka egiten dituen ekintza guztiak sartuko genituzke oraingo honetan. Jarrera hauen bidez, erasotzaileek duten boterea agerian utzi nahi izaten dute horrela, botere soziala lortuz.
Erasoek,haurra irainen,gehiegikerien edo desiratu gabeko jokabide sexualen biktimak direla erakusten dute. Haurrak beraz, ez du ezer esango errepresalien beldur baita.
5.Baztertze soziala:
Hemen sartuko genituzke, erasotzaileek taldetik baztertzeko egiten dituzten ekintza guztiak. Baztertze hori “zu ez” hitzekin gauzatzen da. Hau, erasotua izan dena kontuan ez hartuz, existituko ez balitz bezala tratatuz, isolatuz, bere expresibitatea baztertuz, jolasetan partaidetza ekidinez…gauzatzen da.
6.Larderia:
Hemen sartuko genituzke haurra, beldurtu, kikildu, lotsarazi edo emozionalki suntsituko dituen jarrerak. Hauekin, erasotzaileek umeari beldurra sartzea dute helburu.
8.Mehatxua:
Hemen sartuko genituzke, erosatzaileek erasotuari familiarekiko edo bere osotasun fisikoarekiko egiten dizkieten mehatxu edo xantaiak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario