Europako herrialde askotan ikertua izan da bullying-a eta arazo hau salatzen duten ikasle, irakasle eta gurasoentzako aholkuak ematen dituzten web gune ugari daude ingelesez. Zoritzarrez, estatuan eta Euskal Herrian ez daukagu horrelako gunerik baina aski ezaguna den terminoa da.
Horrela bada, STEE-EILAS-eko sindikatua eta bullying-ean aditua den Ruben Belandiak, hitzaldi tailerra antolatu du. Bullying: ikasleen artean beldurraraztea eta tratu txarrak egitea du izena. Helburua, informatzea izango da eta sakon tratatuko da gaia.
Hitzaldi hau, egun eta leku ezberdinetan ospatuko da.
- Abenduaren 11n, José Mª Avilések emanda. Donostian izango da, arratsaldeko 6,30ean KUTXAko aretoan (Dr. Camino aretoan Abuztuak 31 kalean, 30-36) BILBAO
- Abenduaren 12an, arratsaldeko 6,30ean Bizkaiko batzar nagusien aretoan. Hurtado de Amezaga, 6an Gasteizen.
- Abenduaren 13an, arratsaldeko 6,30ean, Aldabe gizarte etxean
Web orri paregabea da hau, bai bullying-ri buruzko informazioa lortzeko bai eta arazo honen aurrean zer egin, nola jokatu edota laguntza non aurki dezakegun jakiteko.
Beraz, nire gomendioa hitzaldi honetara joatea da. Bullying-a bizi edo jasan ez baduzu ere, honi buruzko informazioa izatea ezinbesteko baiteritzot. Horrela, etorkizun batean nonori laguntzeko erabilgarria izan daitekeelako.
Informazio gehiago aurkituko duzue hurrengo web orri honetan:
Bestalde, badaude zenbait web orrialde arazo honen aurrean laguntza eskaintzen dutenak. Horietariko bat “ONG protegelos” izenekoa da.
Web hau, laguntza bidea da non hauen helburua, eskola jazarpena jasaten dutenei laguntza eta orientazioa ematea den. Honen atzean, psikologo taldea eta haurren
segurtasunean adituak diren profesionalak daude.
segurtasunean adituak diren profesionalak daude.
www.acosoescolar.info web orrialdeak gainera, laguntza eskaintzen die beraiei espresuki zuzentzen zaien haurrei arazoari, ahalik eta hobeen aurre egiteko laguntzak eskaintzen dituztelarik. Eskolarekin jartzen dira kontaktuan horrela, irtenbiderik onena bilatzeko asmoz. Hala ere, egoera larria bada, “defensor del menor”-rri jakinarazten die.
Ikus dezakezuenez, ugariak dira laguntzak eskaintzen dituztenak. Bullying-ari aurre egitea gogorra bada ere, hau jasaten eta bizi duten ikasle, guraso eta irakasleek jakin dezatela ez daudela bakarrik eta badaudela irtenbideak bilatzeko prest dagoen jendea.
http://www.acosoescolar.info/linea_ayuda/index.htm
Beraz, lagun diezaiogun elkar eta eraiki dezagun zoriontasunez beteriko mundua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario