BIOLENTZIA GABEKO MUNDU BAT MAITATU DEZAGUN!














domingo, 30 de octubre de 2011

JOKINEN KASUA

15 urte betetzeko lau egun falta zitzaiola, Jokin Zeberiok goizaldean bere bizikleta hartu, etxetik irten eta Hondarribiako harresira igo zen horrela bere buruaz beste eginez. Jokinek urte bat baino gehiago zeramatzan irainak jasaten. Jipoi bat aslehenean beste bat martitzenean eta beste bat eguaztenean. Horrela, eguenean eta barikuan irain gehiago jasan nahi ez zituela erabaki zuen eta ez zen klasera joan. Hala ere, bazekien laister eskolara itzuli beharko zela gainera, bere herri berdinean bizi ziren erasotzaileak eta egunen batean ikusi beharko zituela. Berak ez zuen ezer ere ez kontatu.
                Azkenik, martitzenean gauaren ilunean, hurrengo eguneko jipoia imaginatu zuen eta hobe zela betiereko bakea eguneroko infernua baino erabakia zuen. Eta beste barik joan egin zen.            
                Arazo hauek, urtebete lehenago hasi ziren. Jokinek, gainean egin zituen bere premiak arazo gastrikoak baitzituen. Bere institutuko hainbat gaztek gertaera honen urteurrena ospatzeko asmoz, 2004eko irailaren 14ean klasea papel hijienikoz betetzea pentsatu zuten. Irakaslearen jarrera egoera honen aurrean ez zen bat ere egokia izan. Egin zutenei batzera behartu beharrean, Jokini egin zion guztia garbitzea.
                Jokinen familiak, institutuak duen erantzukizuna aipatu zuen izan ere, honek jasan zituen irainetariko asko zentruaren barnean gertatu ziren.
                Autopsiaren emaitzen arabera, Jokin bere heriotza baino zortzi hamar egun lehenago jipoitua izan zen.
                Zoritxarreko gertaera hau, 2004eko irailaren 21ean gertatu zen, Jokin etxetik irten eta Hondarribiako harresian bere buruaz beste egin zuenean. Ordu batzuk lehenago honako mesu hau utzi zuen interneten: «Libre, oh, libre. Mis ojos seguirán aunque paren mis pies». Hurrengo egunean, mesuak bere ikaskide baten erantzuna jaso zuen: «kuant ms tiemp psa peor m sient es cmo un gusno ke cme mi interior x no abert defndid. (Cuanto más tiempo pasa peor me siento. Es como un gusano que come mi interior por no haberte defendido)».
                Sentimendu hau, gertakaria gertatu zen lekuan irudikatua gelditu zen bere zazpi ikaskidek mesu hau utzi ziotenean: «Si alguien hubiera tenido el valor suficiente como para confesar todo lo que sabía quizás no hubiera sucedido nada de esto. Sabemos que tú tampoco querías marchar, pero no había otra solución; lo sabemos, te has marchado. No volveremos a contemplar tu mirada, tu sonrisa.

                Hona hemen berria aldizkarian argitaratutako artikulu bat:

2011-02-12
Jokin Zeberioren sendiari kalte-ordaina eman beharko diote jazarleen gurasoek
Hezkuntza Sailari ez zaiolako errurik egotzi, kexu da eskolan jazarria izan ostean suizidatu zen mutilaren familia
Arantxa Iraola Donostia
Egindako «kalte morala» dirutan ordaindu beharko dute. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak aginduta, Jokin Zeberioren sendiari, eskolan ikaskideen jazarpena jasan ostean bere buruaz beste egin zuen haurraren sendiari kalte-ordaina ordaindu beharko diote hari jazarri zitzaizkion zazpi gazteen gurasoek. 10.000 euro pagatu beharko dizkio familia bakoitzak jazarritako nerabearen sendiari. Zeberio familiak ez du gogo onez hartu epaia. Izan ere, helegite bidez eskatua zuten auzibide honetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila jazotakoaren erantzule zela ebazteko, baina eskaera hori ez du aintzakotzat hartu epaiak.

Jokin Zeberio 14 urteko nerabeak 2004ko irailaren 21ean egin zuen bere buruaz beste, Hondarribiko (Gipuzkoa) harresietatik bere burua botata. Udalerri horretako Talaia ikastetxeko ikaslea zen, eta aurreko asteetan jazarpena jasan zuen ikaskideen partetik. Familiak beti argudiatu du, jazarpen hori eskola barruan jazo zen heinean, ikastetxea eta hezkuntza arduradunak jazotakoaren erantzule izan zirela.

Epaiaren arabera, ordea, lehen jazarpen kasua izan eta lau egunera jarri zen eskolako ikasketa burua Jokin Zeberioren gurasoekin harremanetan. «Erreakzio logikoa» izan zuela dio, eta ezin dela eskolaren portaeraren eta gaztearen suizidioaren artean «kausazko loturarik» egin. Epaiak gogora ekarri du, gainera, nerabearen «arazoak» ez zirela «soilik» eskolako eremukoak.

Erabaki horrekin guztiz kritiko mintzatu zen atzo jazarritako mutil gaztearen osaba, Miguel Angel Zeberio. «Gurasoak dardarka jartzeko moduan daude, dirudienez ikastetxeei inoiz ez dagokie erantzukizunik hartzea hormen barruan gertatzen diren gauzen harira», adierazi zuen. «Atsekabetuta gaude». Epai honen kontra helegitea jarriko duten ez dute erabaki oraindik.

Zelaa, pozik

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Isabel Zelaak, berriz, epai honek eta antzekoek eskola jazarpenaren kontra egiten lagundu behar dutela gogorarazi zuen atzo. «Oso gogorra izan zen, eta era honetako ebazpenekin eskola prebentzioa lantzera gehiago bultzatzea espero dut».

2005ean auzipetu zituzten Jokin Zeberiori jazartzeaz akusatutako zortzi ikaskideak, eta horietatik zazpi kondenatu zituzten gazteentzako zentro batean urtebete egitera, eta beste urtebete, berriz, zaintzapeko askatasunean egitera. Jokin Zeberioren osotasun moralaren eta osasun psikikoaren kontrako delitua egotzi zieten. Auzibide korapilotsua izan zen, eta luzea; gazteen gurasoak saiatu ziren gazteen zentro itxiko egonaldia saihesten, eta Adingabeen Epaitegiak arrazoi eman zien, baina azkenean Jokin Zeberioren gurasoek helegite bidez lortu zuten gazteak zentro itxian sartzeko zigorra berrestea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario