ERASOTZAILEEN EZAUGARRIAK:
- Proportzioari begira, erasotzaileen hirutik bat mutilak izaten dira: mutilez osaturiko taldeak izan daitezke ( kasuen % 45 ), neska eta mutilen taldea ( % 23 ) edo mutil bakarra ( % 14 ). Neskez osaturiko taldeak edo neska bakarrak osaturikoa ez dira ohikoak izaten.
- Mutiletan normalean, eraso fisikoak izaten dira ohikoak nesketan berriz, hitzezkoak eta baztertzekoak.
- Biolentziaren bidez, asebetetzen dira hauek eta horrela beraien autoestima berresten dute beraien buruzagitza mantenduz. Erasotzaileak gainera, arasoak izaten dituzte emozioak eta bulkadak kontrolatzeko.
- Erasotzaileak, beraien boterea ezarri nahi dute erasotuarengan mehatxu, irain, eraso, burla etb-en bidez horrela, beraren mende izateko hilabete edo urteetan zehar.
ERASOTUEN EZAUGARRIAK:
- Erasotuak ez du inoiz haserrarazten erasotzailea.
- Erasotua edonoror izan daiteke baina normalean, ezaugarri berezirenbat izaten du besteengandik ezberdintzen duena.
- Fisikoki ahula, lotsatia, barnerakoia, beregan itxia, hiperaktiboa eta herabea izaten da edo minusbaliotasunenbat du.
- Batzuetan, arazoa ez da fisikoa izaten akademikoa baizik. “ empollon “ izatea edo irakasleekin ondo eramatea.
- Ume erasotuak mina, estutasuna eta beldurra sentitzen du. Babesik gabe dagoela sentzitzen du bastertua eta ziurtasunik gabea. Askotan, kasu honek bere buruaz beste egitera eraman ditu hauek.
- Normalean ez du jasaten ari den erasoa kontatzen eta horrek, indar handiagoa ematen dio erasotzaileari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario