· Informazio iturriaren arabera datuak aldatzen badira ere, bataz beste Espainian % 1,6 haur eta gazte ikasleek jasaten dute modu jarraituan fenomeno hau eta % 5,7ak modu esporadikoan.
· “El defensor del pueblo”-ren ustez, ikasleen % 5ak baieztatu du ikaskideren batek jotzen duela. IDEA-ak dioenez ordea, % 49ak onartu du iraindua edo gaitzetsia izan dela noizbait eskolan eta % 13,4ak noizbait ikaskideren bat jo duela aitortu du.
· Ikertuak izan diren 14 herrialdeen artean Espainia zerrendaren erdian aurkitzen da. Iparraldeko herrialdeak dira, eskoletan jasaten duten bullying eraso urriagatik nabarmentzen direnak. Europako ekialdeko herrialdeak berriz, lehenengoak ageri dira zerrendan eraso gehien salatu dituztenak baitira.
· 3. DBHko ikasleak, 13 eta 14 urte bitartekoak, dira bullying-a gehien jasaten dutenak eta baita gehien gauzatzen dutenak
· Larritasunaren arabera, hiru kasu ezberdindu daitezke:
Kasu larriak ( % 1,8 )
Kasu moderatuak ( % 10 )
Kasu txikiak ( % 50 )
· Eskolari dagokionez: gazteen % 75,1 ak aitortu du esagutzen duela iraundua, mehatxatua edo erasotua izan den ikaskideren bat. % 54,9ak esan du honelako gertakariak eraso fisikoetara pasa direla.
· Biolentzia egoerak urriagoak izaten dira familia edo internet esparruan. Gazteen % 8,1 ak dioenez, noizbait sakeleko mugikorraren bidez, psikologikoki tratu txarrak jasan ditu (mehatxu, eraso, irain) eta % 11,6ak interneten bidez. Kasu gehienetan, esesagunengandik jasoak izaten dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario