BIOLENTZIA GABEKO MUNDU BAT MAITATU DEZAGUN!














miércoles, 14 de diciembre de 2011

…LAGUNTZEKO PREST

Europako herrialde askotan ikertua izan da bullying-a eta arazo hau salatzen duten ikasle, irakasle eta gurasoentzako aholkuak ematen dituzten web gune ugari daude ingelesez. Zoritzarrez, estatuan eta Euskal Herrian ez daukagu horrelako gunerik baina aski ezaguna den terminoa da.

Horrela bada, STEE-EILAS-eko sindikatua eta bullying-ean aditua den Ruben Belandiak, hitzaldi tailerra antolatu du. Bullying: ikasleen artean beldurraraztea eta tratu txarrak egitea du izena. Helburua, informatzea izango da eta sakon tratatuko da gaia.
Hitzaldi hau, egun eta leku ezberdinetan ospatuko da.

  • Abenduaren 11n, José Mª Avilések emanda. Donostian izango da, arratsaldeko 6,30ean KUTXAko aretoan (Dr. Camino aretoan Abuztuak 31 kalean, 30-36) BILBAO
  • Abenduaren 12an, arratsaldeko 6,30ean Bizkaiko batzar nagusien aretoan. Hurtado de Amezaga, 6an Gasteizen.
  • Abenduaren 13an, arratsaldeko 6,30ean, Aldabe gizarte etxean
Web orri paregabea da hau, bai bullying-ri buruzko informazioa lortzeko bai eta arazo honen aurrean zer egin, nola jokatu edota laguntza non aurki dezakegun jakiteko.
Beraz, nire gomendioa hitzaldi honetara joatea da. Bullying-a bizi edo jasan ez baduzu ere, honi buruzko informazioa izatea ezinbesteko baiteritzot. Horrela, etorkizun batean nonori laguntzeko erabilgarria izan daitekeelako.
Informazio gehiago aurkituko duzue hurrengo web orri honetan:

Bestalde, badaude zenbait web orrialde arazo honen aurrean laguntza eskaintzen dutenak. Horietariko bat “ONG protegelos” izenekoa da.
Web hau, laguntza bidea da non hauen helburua, eskola jazarpena jasaten dutenei laguntza eta orientazioa ematea den. Honen atzean, psikologo taldea eta haurren
segurtasunean adituak diren profesionalak daude.

www.acosoescolar.info web orrialdeak gainera, laguntza eskaintzen die beraiei espresuki zuzentzen zaien haurrei arazoari, ahalik eta hobeen aurre egiteko laguntzak eskaintzen dituztelarik. Eskolarekin jartzen dira kontaktuan horrela, irtenbiderik onena bilatzeko asmoz. Hala ere, egoera larria bada, “defensor del menor”-rri jakinarazten die.


Ikus dezakezuenez, ugariak dira laguntzak eskaintzen dituztenak. Bullying-ari aurre egitea gogorra bada ere, hau jasaten eta bizi duten ikasle, guraso eta irakasleek jakin dezatela ez daudela bakarrik eta badaudela irtenbideak bilatzeko prest dagoen jendea.

http://www.acosoescolar.info/linea_ayuda/index.htm  


Beraz, lagun diezaiogun elkar eta eraiki dezagun zoriontasunez beteriko mundua.





AURKEZPENA


SLIDESHARE orrialdea arakatzen aritu naiz. Bullying-ari buruzko aukezpen ugari aurkitu ditut baina honako hau da aurkitu dudan interesgarriena eta informazio ugariena eskaintzen duena.

Esan beharra daukat, oso praktikoa iruditu zaidala orrialde hau. Izan ere, informazioa modu entretenigarriago batean eskaintzen du eta irudi, koadro, eskema… bidez bullyin-ari buruzko ezagutza eskuratu dezakezu.

domingo, 27 de noviembre de 2011

TEKNOLOGIA BERRIAK?

Irakasleak, IKT-ko praktika orduan geundela, ISSUU programaz mintzatu gintuen. Oso interesgarria iruditu zitzaidan eta arakatzea erabaki nuen, bullying-ari buruzko zer edo zer aurkitzeko esperantzarekin. Begiratzen nenbilela, honako aldizkari hau ikusi nuen. Irakurtzen hasi eta nire bloggerako ezin hobea zela konturatu nintzen.
Aldizkari honetan, gai ugari jorratzen dira baina batez ere, blog honetarako aproposa iruditu zaidan bat. Ciberbullying-a hain zuzen ere. Horrela, eusko jaurlaritzak ikastetxetan jarraitu beharreko jarduera gida bat jarri du martxan arazo honi aurre egiteko irtenbideak proposatuz.
Beraz, aldizkari hau irakurtzea da nire gomendioa. Oso lagungarria izan daitekeelako bai arazo hau jasaten dutenentzat  bai eta bizi dutenentzat.

POP IZARRAK

Famatuak, gizaki miragarri bezala hartzen dituzte askok. Ezagutzen ez badituzte ere, beraien heriotzaren negar egiten dutelarik.
Paparazzi eta kazetarien obsesioa eta jende askoren bizi arrazoia dira.
Baina hain ezberdinak ahal dira?
Hona hemen aldizkarian aurkitu nuen albiste bat:

Artikulu honen arabera, bai Madonnak eta bai Lady Gagak bullying-a jasan zuten eskola garai haietan. Gaur egun pop-eko izarrak izan arren gaztaroan, burla eta irainak nozitu behar izan zituzten. Lady Gagak, “born this way” diskoa sortu zuen horrela, eskola jazarpen eta abandonua jasaten ari diren gazteei laguntzeko helburuarekin.
Arazo hau baina, lagungarria izan zen indartsuagoak egin zitezen eta gaur egun diren emakumeak izatera heltzeko.

miércoles, 16 de noviembre de 2011

ZORTZI ZORITXAR

Pertsona bat beste batengandik erasotua izan bada, bullying-a jasan duela esaten dugu. Gehiengoek badakite hitz honen esanahia. Baina ba ahal dakite bullying mota ezberdinak daudela? Nik behintza ez dut oraintxu arte jakin beraz, hemen usten dizkizuet aurkitu ditudan mota desberdinak.

Iñaki Piñuel y Zabala eta Araceli Oñate irakasleek, zortzi eskola jazarpen deskribatu dituzte baita, horietako bakoitzaren portzentajeak zeintzuk diren kalkulatu.

1.    Blokeo soziala ( % 29,3)

2.    Zirikatzea ( % 20,9)

3.    Manipulazioa (% 19,9 )

4.    Indarkeria ( % 17,4)

5.    Baztertze soziala ( % 16)

6.    Larderia ( % 14,2)

7.    Erasoa ( % 13)

8.    Mehatxua (% 9,1)

1.    Blokeo soziala:

Kasu honetan, erasoa jasotzen duena sozialki blokeatzea da bilatzen duena. Baztertze soziala da beraien helburua.

Taldean jolasteari uko egin, besteekin hitz egitea debekatu… dira adibide argiak.

Talde honetan sartuko genuke baita ere, erasotuak negar egin dezan erasotzaileek eginiko irainak. Jarrera honen bidez, haurra sozialki aurkeztua izango da norbanako ahul, negarti, duin, inozo… bezala. Haurrari negar egin araztea, sozialki bakartzea ekarriko luke mecanismo de chivo expiatorio izenez ere ezagutua.

Eskola jazarpen mota guztietatik hau da aurre egiteko sailena dena. Izan ere, ikusteko oso saila den jokabidea du eta ez ditu ageriko frogarik usten. Haurrak, inork ez nahi duela berarekin egon, hitz egin edo jolastu da esan ahal duen gauza bakarra. Gainontzekoek baina, hori entzutean ez dute bullying jokabidetzat hartzen.

2.    Zirikatzea:

Hau izaten da ohikoena. Irainak eta moteak dira gehienbat erabiltzen direnak. Hala ere, ezin ditugu alde batera utzi jendaurreko mespretxuak, akats fisikoak agerian ustea…

3.    Manipulazio soziala:

Hemen sartuko genituzke, haurraren irudi soziala desitxuratzeko jarrerak. Honekin, erasotuaren irudi negatiboa bilatzen da. Erasotuak esaten edo egiten duen guztiarengatik edo esaten edo egiten ez duenarengatik iraindua izango da. Egiten duena egiten duela bere aurka erabiltzeko aproposa izango da.

4.    Indarkeria:

 Erasotuak bere borondatearen aurka egiten dituen ekintza guztiak sartuko genituzke oraingo honetan. Jarrera hauen bidez, erasotzaileek duten boterea agerian utzi nahi izaten dute horrela, botere soziala lortuz.
 Erasoek,  haurra irainen,  gehiegikerien edo desiratu gabeko jokabide sexualen biktimak direla erakusten dute. Haurrak beraz, ez du ezer esango errepresalien beldur baita.

5.    Baztertze soziala:

Hemen sartuko genituzke, erasotzaileek taldetik baztertzeko egiten dituzten ekintza guztiak. Baztertze hori “zu ez” hitzekin gauzatzen da. Hau, erasotua izan dena kontuan ez hartuz, existituko ez balitz bezala tratatuz, isolatuz, bere expresibitatea baztertuz, jolasetan partaidetza ekidinez…gauzatzen da.

6.    Larderia:

Hemen sartuko genituzke haurra, beldurtu, kikildu, lotsarazi edo emozionalki suntsituko dituen jarrerak. Hauekin, erasotzaileek umeari beldurra sartzea dute helburu.

    8.  Mehatxua:

Hemen sartuko genituzke, erosatzaileek erasotuari familiarekiko edo bere osotasun fisikoarekiko egiten dizkieten mehatxu edo xantaiak.



 



viernes, 11 de noviembre de 2011

ZIGORTZAILEAK

Arantza Ibarrak (Ondarroa, Bizkaia 1975) zuzenduta eta Alfonso Arandiak lagunduta, ZIGORTZAILEAK, euskarazko haurrentzako filma, Potugaleten filmatu zen 2009ko udan. Film honek, bullyin-a jorratzen du, baina abentura eta superheroien begiradatik. Beste batzuen artean, Anne Igartiburu eta Carlos Sobera aktoreek parte hartu dute.
Luzemetraiaren gai nagusia bullying-a izaki, eskola batetako hiru ganberro menderatzaileen jazarpena pairatzen duen neska baten ( Ainara, Izaro Baza) arazoekin hasten da filma. Egoera jasan ezinik Ainarak eskolaz aldatzea deliberatzen du eta bere laguna den Leirek ( Amaia Abesturi), nekearen nekez, menderatzaileei aurre egitea erabakitzen du. Horretarako zigortzaileak deituko den superheroi taldea osatuko du Sandra ( Estibaliz Sarasola) eta Leo ( Andoni Delavigne-robles) lagunekin batera. Talde honek eskarmentua eman gura izango die Anjel ( Martin Gandiaga) eta bere hiru lagun menderatzaileei.
Apurka apurka, zigortzaileei esker, lotsagabe koadrila honek, eskarmentua hartuko du. Baina Anjelek badaki zer egin zigortzaileak taldeko kideen ahuleziak agerian uzteko.
Eskolako erasoak gelditzea lortuko ote dute zigortzaileek? Erasotutako lagunarengan mendekua hartuko ote dute? Beren ametsa beteko ote da?
Galdera hauen erantzunak ez badakizkizue, filma ikusi besterik ez duzue egin behar.
Beraz, sofan etzan eta gozatu film dibertigarri honetaz.
Apurka apurka, Zigortzaileei esker, lotsagabe koadrila honek, eskarmentua hartuko du. Baina Anjelek badaki zer egin Zigortzaileak taldeko kideen  ahuleziak agerian uzteko.
Eskolako erasoak gelditzea lortuko ote dute Zigortzaileek? Erasotutako lagunarengatik mendekua hartuko ote dute? Beren ametsa beteko ote da?
Galdera hauen erantzunak ez badakizkizue, filma ikusi besterik ez duzue egin behar.
Beraz, sofan etzan eta gozatu film dibertigarri honetaz.

domingo, 30 de octubre de 2011

JOKINEN KASUA

15 urte betetzeko lau egun falta zitzaiola, Jokin Zeberiok goizaldean bere bizikleta hartu, etxetik irten eta Hondarribiako harresira igo zen horrela bere buruaz beste eginez. Jokinek urte bat baino gehiago zeramatzan irainak jasaten. Jipoi bat aslehenean beste bat martitzenean eta beste bat eguaztenean. Horrela, eguenean eta barikuan irain gehiago jasan nahi ez zituela erabaki zuen eta ez zen klasera joan. Hala ere, bazekien laister eskolara itzuli beharko zela gainera, bere herri berdinean bizi ziren erasotzaileak eta egunen batean ikusi beharko zituela. Berak ez zuen ezer ere ez kontatu.
                Azkenik, martitzenean gauaren ilunean, hurrengo eguneko jipoia imaginatu zuen eta hobe zela betiereko bakea eguneroko infernua baino erabakia zuen. Eta beste barik joan egin zen.            
                Arazo hauek, urtebete lehenago hasi ziren. Jokinek, gainean egin zituen bere premiak arazo gastrikoak baitzituen. Bere institutuko hainbat gaztek gertaera honen urteurrena ospatzeko asmoz, 2004eko irailaren 14ean klasea papel hijienikoz betetzea pentsatu zuten. Irakaslearen jarrera egoera honen aurrean ez zen bat ere egokia izan. Egin zutenei batzera behartu beharrean, Jokini egin zion guztia garbitzea.
                Jokinen familiak, institutuak duen erantzukizuna aipatu zuen izan ere, honek jasan zituen irainetariko asko zentruaren barnean gertatu ziren.
                Autopsiaren emaitzen arabera, Jokin bere heriotza baino zortzi hamar egun lehenago jipoitua izan zen.
                Zoritxarreko gertaera hau, 2004eko irailaren 21ean gertatu zen, Jokin etxetik irten eta Hondarribiako harresian bere buruaz beste egin zuenean. Ordu batzuk lehenago honako mesu hau utzi zuen interneten: «Libre, oh, libre. Mis ojos seguirán aunque paren mis pies». Hurrengo egunean, mesuak bere ikaskide baten erantzuna jaso zuen: «kuant ms tiemp psa peor m sient es cmo un gusno ke cme mi interior x no abert defndid. (Cuanto más tiempo pasa peor me siento. Es como un gusano que come mi interior por no haberte defendido)».
                Sentimendu hau, gertakaria gertatu zen lekuan irudikatua gelditu zen bere zazpi ikaskidek mesu hau utzi ziotenean: «Si alguien hubiera tenido el valor suficiente como para confesar todo lo que sabía quizás no hubiera sucedido nada de esto. Sabemos que tú tampoco querías marchar, pero no había otra solución; lo sabemos, te has marchado. No volveremos a contemplar tu mirada, tu sonrisa.

                Hona hemen berria aldizkarian argitaratutako artikulu bat:

2011-02-12
Jokin Zeberioren sendiari kalte-ordaina eman beharko diote jazarleen gurasoek
Hezkuntza Sailari ez zaiolako errurik egotzi, kexu da eskolan jazarria izan ostean suizidatu zen mutilaren familia
Arantxa Iraola Donostia
Egindako «kalte morala» dirutan ordaindu beharko dute. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak aginduta, Jokin Zeberioren sendiari, eskolan ikaskideen jazarpena jasan ostean bere buruaz beste egin zuen haurraren sendiari kalte-ordaina ordaindu beharko diote hari jazarri zitzaizkion zazpi gazteen gurasoek. 10.000 euro pagatu beharko dizkio familia bakoitzak jazarritako nerabearen sendiari. Zeberio familiak ez du gogo onez hartu epaia. Izan ere, helegite bidez eskatua zuten auzibide honetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila jazotakoaren erantzule zela ebazteko, baina eskaera hori ez du aintzakotzat hartu epaiak.

Jokin Zeberio 14 urteko nerabeak 2004ko irailaren 21ean egin zuen bere buruaz beste, Hondarribiko (Gipuzkoa) harresietatik bere burua botata. Udalerri horretako Talaia ikastetxeko ikaslea zen, eta aurreko asteetan jazarpena jasan zuen ikaskideen partetik. Familiak beti argudiatu du, jazarpen hori eskola barruan jazo zen heinean, ikastetxea eta hezkuntza arduradunak jazotakoaren erantzule izan zirela.

Epaiaren arabera, ordea, lehen jazarpen kasua izan eta lau egunera jarri zen eskolako ikasketa burua Jokin Zeberioren gurasoekin harremanetan. «Erreakzio logikoa» izan zuela dio, eta ezin dela eskolaren portaeraren eta gaztearen suizidioaren artean «kausazko loturarik» egin. Epaiak gogora ekarri du, gainera, nerabearen «arazoak» ez zirela «soilik» eskolako eremukoak.

Erabaki horrekin guztiz kritiko mintzatu zen atzo jazarritako mutil gaztearen osaba, Miguel Angel Zeberio. «Gurasoak dardarka jartzeko moduan daude, dirudienez ikastetxeei inoiz ez dagokie erantzukizunik hartzea hormen barruan gertatzen diren gauzen harira», adierazi zuen. «Atsekabetuta gaude». Epai honen kontra helegitea jarriko duten ez dute erabaki oraindik.

Zelaa, pozik

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Isabel Zelaak, berriz, epai honek eta antzekoek eskola jazarpenaren kontra egiten lagundu behar dutela gogorarazi zuen atzo. «Oso gogorra izan zen, eta era honetako ebazpenekin eskola prebentzioa lantzera gehiago bultzatzea espero dut».

2005ean auzipetu zituzten Jokin Zeberiori jazartzeaz akusatutako zortzi ikaskideak, eta horietatik zazpi kondenatu zituzten gazteentzako zentro batean urtebete egitera, eta beste urtebete, berriz, zaintzapeko askatasunean egitera. Jokin Zeberioren osotasun moralaren eta osasun psikikoaren kontrako delitua egotzi zieten. Auzibide korapilotsua izan zen, eta luzea; gazteen gurasoak saiatu ziren gazteen zentro itxiko egonaldia saihesten, eta Adingabeen Epaitegiak arrazoi eman zien, baina azkenean Jokin Zeberioren gurasoek helegite bidez lortu zuten gazteak zentro itxian sartzeko zigorra berrestea.